ZizkaMizka-ko jostailu eta osagarrien oinarrizko materiala kotoia da.
Oihal gehienek Gots edota Oeko-Tex ziurtagiria dute.
Kakorratzez eginiko jostailuei dagokienez, Oeko-Tex Standard 100, Class I mailako hariez eginak daude: horrek bermatzen du hari hauek ez dutela osagai kimiko kaltegarririk eta seguruak direla gizakientzat. Gainera, Class I maila altuena da eta haria haurtxoen artikuluak egiteko egokia dela esan nahi du.
Hari eta oihal hauek poliamida edo minky-a bezalako beste material batzuekin konbinatzen ditut, umetxoaren zentzumenak estimulatzen dituzten testuren eta sentsazioen kontraste hori bilatzeko asmoarekin. Aldi berean jostailuaren diseinuari edertasuna ere ematen diote.