BIDALKETA ETA ITZULKETA POLITIKA

BIDALKETA

Artikulu bat stockean badago (deskribapenean zehaztuta), zure eskaera ordainketa jasotzen denetik gehienez 1-5 laneguneko epean bidaliko da.

Produktu batzuk ez daude stockean; enkarguz egiten ditut. Dena den, berehala kontsulta eta ziurta dezakezu erosi nahi duzun artikulua stockean dagoen edo material nahikoa dudan sortu ahal izateko kaixo.zizkamizka@gmail.com helbidera e-mail bat idatziz.

Artikulu berezietarako, pertsonalizatuetarako edota stockean ez daudenetarako, ekoizpen-denbora 2-15 lanegunekoa izan daiteke (+ bidalketa): zure eskaeraren arabera eta unean uneko tailerrean dudan lan bolumenaren araberakoa izango da. Mesedez, kontuan izan hau zure eskaera egin aurretik. Lehenago behar baduzu jar zaitez nirekin harremanetan erosketa burutu baino lehen kaixo.zizkamizka@gmail.com helbidera e-mail bat idatziz.

ZizkaMizkako tailerrean nik bakarrik egiten ditut produktuak artisau moduan; horregatik, Gabonetako kanpainetan edo oporraldietan, zure eskaera garaiz egitea gomendatzen dizut.

Bidalketak CORREOSen posta ziurtatuaren bidez egiten dira. Bidali ondoren, abisu bat iritsiko zaizu kode batekin, eta, horrekin, edozein unetan jakin ahal izango duzu paketea non dagoen correos.es webaren bitartez.
Localizador de envíos de Correos – Encuentra cualquier envío

Ez da nazioarteko bidalketarik egiten.

Bidalketa-gastuak:
Penintsula eta Balear Uharteak (*)
5,90 € bidalketa zertifikatua 24/48h
(*) Bidalketa-gastuak doan, 100 €-tik aurrera.

ITZULKETAK ETA ALDAKETAK

ZIZKAMIZKAtik ziurtatu nahi dugu egiten duzun erosketarekin erabat pozik zaudela. Edozein arrazoirengatik erositako produktuarekin pozik ez bazaude, hamabost (15) eguneko epean* itzul dezakezu, ZIZKAMIZKAtik jaso zenuen egunetik zenbatzen hasita. Jarri gurekin harremanetan kaixo.zizkamizka@gmail.com helbidean edozein produktu itzuli edo aldatu aurretik.

*Fabrikazio-akatsak dituzten erosketetan izan ezik. Kasu horretan, erosketa jaso eta hurrengo 24 orduetan jakinarazi beharko duzu.

ZIZKAMIZKAk, akats baten ondorioz, eskatutakoaz bestelako artikulu bat bidali badu edo bidalitako artikuluaren kalitatea egokia ez bada, jar zaitez harremanetan ZIZKAMIZKArekin erosketa jaso eta hurrengo 24 orduetan, itzultzeko eta/edo aldatzeko. Itzultzea ZIZKAMIZKAtik koordinatuko da, akatsaren berri izan ondoren. Kasu honetan ZIZKAMIZKAk bere gain hartuko ditu bidalketaren kostuak (joan-etorria).

Produktua egoera onean egonda aldatu nahi bada ordea, bezeroak itzulketa bat egin beharko du, eta eskaeraren zenbatekoa itzuliko zaio, garraioak kenduta*. Bezeroak beste eskaera bat egin ahal izango du.

Kasu honetan bezeroak bidalketa zertifikatu bat egin beharko du produktua bueltatzeko eta bidalketa gastuak bezeroak ordaindu beharko ditu, une horretan bidalketa-bulegoan paketeari egozten zaion prezioa ordainduz.

*Eskaera pertsonalizatuen kasuan, ezinezkoa izango da itzultzea, ekoizpen-akatsa izan ezean.

Itzulketa baldintzak: Itzuli beharreko produktua bezeroak jaso zuen egoera berean egon behar da: ez da erabili, garbitu edo kaltetu behar. Produktua egoera ezin hobean itzuli beharko da, bilgarri eta etiketa originalak osorik dituela, behar bezala paketatuta jatorrizko kutxan eta behar bezala babestuta.

Produktuak gure itzulketa-baldintzak betetzen ez baditu, itzulketak edo aldaketak baztertzeko eskubidea izango dugu. Kasu horretan, ZIZKAMIZKA bezeroarekin harremanetan jarriko da eta bezeroak ordaindu beharko ditu itzulketaren bidalketa-gastuak .

Bidali paketea helbide honetara:
Alazne Alegre, Buztindegi Kalea 4, 1.C, 20160 Lasarte, Gipuzkoa

Ordaindutako zenbatekoa gehienez 15 egun naturaleko epean itzuliko da, itzulitako produktua jaso eta egoera onean dagoela egiaztatu ondoren. Erosketan erabilitako ordainketa-metodo bera erabiliko da dirua itzultzeko.