Makrame Tapiz Tailerra
Zure eskuekin magia egiten ikasi nahi? Tailer honetan soka zati batzuk etxeko edozein txoko apainduko duen Tapiz honetan bihurtuko ditugu.
Zintzilikariaren tailerrean parte hartu bazenuen, oraingoan hariak makilan nola montatu eta oinarrizko korapilo berri batzuk ikasiko dituzu. Eta baita zintzilikarian ikasitako korapilo batzuk “moldatuz” forma berriak sortzen ere.
Eta ez baduzu inoiz makramea egin… Ez kezkatu! Zure eskuekin magia nola egin azalduko dizut, soka zati batzuk objektu berezi baten bihurtzeko ✨
Gainera material guztia emango dizugu eta oinarrizko korapilo batzuk egiten ikasteaz gain, zure tapiz-a etxera eramango duzu, nahi duzun txokoari ukitu berezi hori emateko prest.
Materiala %100 kotoia.
EGUNA eta ORDUA: Uztailaren 8a ostirala 17:30-19:30.
LEKUA: Lasarteko @kool_studio
PREZIOA: 35€ material guztia barne.
Instagram bidez edota kaixo.zizkamizka@gmail.com helbidera idatziz bidali dezakezu zure data proposamena edota edozein zalantza argitu.
Bitartean, jai onak pasa!
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.