Descripción
Peruri 2. hortza erori zitzaionean poltsatso hau prestatu nion (lehena udalekutan zegoela erori zitzaion eta ez zen azaldu 😅).
Poltsatso honekin hortza ez da maindireen artean galduko: umeak hortza ilusioz prestatu dezake, poltsan sartuz eta burukoaren azpian jarriz. Horrela Perez sagutxoak erraz topatuko poltsatsoa eta barruko hortza eramango du 🐁 Sagutxoak hotzaren trukean dakarrena akaso ez da poltsatsoan sartuko, baina bai azpian 😉
Poltsa gordetzeko kutxatxo batekin dator eta baita fitxa batekin: 🦷 erori den data apuntatu dezakezue bertan.
Gainera haurra handitzen denean zuk bere hortzak poltsatsoan eman ahalko dizkiozu, txarteltxoarekin, betiko oroigarri gisa ✨
Eta oraindik bereziagoa izatea nahi baduzu, txikiaren izena bordatu dezaket poltsaren atzeko aldean 💫
Ez al zaizu opari magikoa iruditzen? 💖