Jostailua sortzeko prozesuan zein azken bilgarrian ahalik eta hondakin gutxien sortzen eta materialak berrerabiltzen saiatzen naiz. Gainera, egiten ditudan jostailuak denboran irauteko pentsatuta daude, eta adin eta espazio desberdinetara egokitzen dira: hasieran txintxirrinak edo zintzilikariak dira, ondoren jolas sinbolikoan jolaskide bihurtu daitezke, azkenik, haurren gelako edo etxeko beste espazio batzuetako dekorazioaren parte izatera pasa daitezkeelarik.
Gertuko ekoizleei eta hornitzaileei erosten diet, betiere kalitate-prezio erlazio onena bilatuz, kalitate handiko produktuak arrazoizko prezioan eskaini ahal izateko.