Deskribapena
Ilargi-erdi formako txintxirrina, kakorratzez ehundua.
Ertz beltzak egitea erabaki dut, beste koloreek beltzarekiko egiten duten kontrastea delako haurtxoaren ikusmenak ikusten duen lehenengo kolorea (bizitzako 3. hilabete inguruan hasten da kontraste hori ikusten).
Gainera, ertzaren diseinuak zulotxoak ditu, horrela haurrak tarte horietatik sartu ahal izango ditu bere hatzamartxoak. Horri esker, hor gertatzen ari dena ikertzeko gogoa piztuko zaio.
Materialak: % 100 kotoi haria eta betegarri hipoalergenikoa.
Eskeintzan daude azken aleak gelditzen zaizkidalako eta momentuz ez ditudalako gehiago egingo.
Gogoko baduzu saskiratu eta zure etxera joango da laster 👶🏻💫